`Les Gay zale autobusa’ bihar arratsaldean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 17a, 03:00

geHITU elkarteak antolatuta, Euskal Herriko gay eta lesbianen elkarteak, Les Gay zale autobusa izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Herrian barrena buelta egingo dute autobusarekin eta segidan Biteriko plazan izango dira. Ekainaren 28a, gay eta lesbianen harrotasun eguna dela eta, herria musika eta kolorez janzteko aprobetxatuko dute. Eskubide berdintasuna Gehituk dio gay eta lesbianen eskubide berdintasunarekin denok egiten dugula aurrera. Gehituk gogorarazi du ekainaren 30ean Madrileko Legebiltzarrak gay eta lesbianen ezkontzeko eskubidea onartu dezakeela eta garrantzizkotzat jotzen dute bikote heterosexual eta homosexualak legearen aurrean berdinak izango liratekeelako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!