ATZO arratsaldean plenoa izan zen Udaletxean eta bertan hainbat puntu jorratu ziren, horien artean Villa Politena ondoko (La Cumbre) babes ofizialeko etxebizitzak adjudikatzeko irizpideak.
Etxebizitza Batzordeak behin behineko onarpena eman zien irizpide horiei ekaina hasieran eta orain plenoak behin betiko onarpena eman dio aldaketa txiki batekin: elbarrientzat egokitutako etxerako hernaniarren eskaririk ez balego, etxe hori berriro zozketatuko da Hernaniko eskariak ez direnen artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!