Txinparta taldeak urtero egiten du mendi martxa Hernanitik Goizuetara eta aurten ere ez dute hutsik egin. Guztira 30 bat lagun bildu ziren bi herrien arteko tartea mendirik mendi egiteko eta 40 bat pertsona izan ziren ibilaldiaren osteko bazkarian. Bertan, 28garren sagardo sariketa izan zen eta Koldo Alkortak irabazi zuen Altzuetako sagardoarekin. Antolatzaileek esan dute urtero bezala herriko presoak gogoan izan dituztela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!