Hernani-Donostia bihar gauean

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 16a, 03:00

HERNANIK Donostiaren kontra jokatuko du bihar Herri Arteko Txapelketako finalerdietako itzuliko kanporaketa. Kadeteetan jokatuko dute Arrieta eta Grajalek; jubeniletan, Aizpitarte eta Gorrotxategik; eta nagusietan, Erroizenea eta San Sebastianek. Altzan jokatutako aurreneko partiduan Hernanik 2 eta 1 irabazi eta 17 tantoko aldea atera zion Donostiari. Hala ere, Grajalen lesioa eta Mendizabalen falta dela eta Hernanik adi ibili beharko du. Partiduak gaueko 22:00etan hasiko dira. Pelota elkartea keja da partiduak arratsaldeko 19:00etan jokatzeko eskatu eta kiroldegiko arduradunen ezezkoa jaso duelako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!