HERNANIKO Elkartzenek, lehengo astean Gobernu Batzarrak Arau Subsidiarioen inguruan egindako deklarazioei erantzun die Kronikara bidalitako prentsa ohar batean.
Elkartzenek dio hainbat galdera ´zintzilik` utzi dituela Gobernu Batzarrak eta ´azkeneko aldiz` honako galdera hauek luzatu dizkio Udalari: ´Zein azterketa egin du Gobernu Batzarrak 4.500 etxebizitza berri eraikitzeko proposamena plazaratzeko? Zer egingo du 1.000 etxebizitza hutsei irteera emateko? Zer egin du Mercado Zinegotziak azken urteetan, etxe hutsak berraktibatzeko agindu zituen neurriekin?`
Eztabaida eta
erreferenduma
Elkartzenen ustez ´eztabaida da lehendabiziko egin behar dena, proposamen integral, aurrerakoi eta soziala, hau da, justu bat lortzeko` .
Elkartzenek eskatzen du Arau Subsidiarioen inguruan erreferendum bat egitea eta Gobernu Batzarreko kideei zuzenki galdetu die: ´Proposamenaren alde hernaniarren %70 badago, zeinen beldur duzue erreferenduma egiteko?`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!