‘Azeri Bila’ herri lasterketa larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2005eko ekainaren 16a

AZERI Bila herri lasterketa antolatu du larunbat honetarako, C.D. Hernaniko atletismo sailak. 7garren urtea da lasterketa egiten dela eta iaz 600 lagunek hartu zuten parte, punta puntako korrikalariak nahiz noizean behin izerdi egitera animatzen direnak. Azeri Bilan izena ematea ekainaren 17ra arte egin daiteke Mitxel Kirolak, Izaskun Kirolak, Axeri Kirolak eta Kitto Tabernan. Larunbatean bertan ere izena eman daiteke helmugan. Gaztetxoek ikastetxeetan eman behar dute izena. Helduek arratsaldeko 18:30etan hasiko dute lasterketa eta 4,5 kilometroko ibilbideari bi buelta eman beharko dizkiote. Gaztetxoak aldiz 4 kategoriatan banatu dituzte eta arratsaldeko 17:30etan hasiko dituzte lasterketak.
Sariak denentzat Parte hartzen duten guztien- tzat izango da sariren bat eta sari potologoak ere zozketatuko dituzte: afariak, bidaiak eta kirol materiala, adibidez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!