etxebizitzaren gaia ardatz hartuta akanpada antolatu du Ate Joka taldeak, bihartik igandera. Ate Jokako kideek adierazi dutenez momentu honetan herrian badaude hainbat gai puri-purian daudenak ´denak ere etxebizitzaren arazoarekin lotutakoak` diote. Adibide bezala aipatu dituzte: ´Arau Subsidiarioen inguruko eztabaida; Aitor Zinema okupatu zuten pertsonen kontrako epaiketa, eta isuna eta gastuak ordaintzeko diru beharra; eta Hernanin okupatutako hainbat etxeren desalojo mehatxua`. Gai hauen harira antolatu dute akanpada.
Kanpin dendak
hartu eta kalera
Akanpada bihar hasiko da arratsaldeko 16:00etan, akanpada gunea txukundu eta dendak montatuta. Arratsaldeko 19:00etan Arau Subsidiarioen inguruko hitzaldi eztabaida antolatu dute eta bertara gonbidatuta daude Hernaniko auzoetako bizilagunak, besteak beste. Gauerako afaria eta pelikula emanaldia antolatu dituzte.
Igandean manifestazioa
Igandean gosaldu ondoren aztoratzea egingo dute, informazioa banatuz eta kartelak eta pankartak jarriz. Eguerdi partean bazkari herrikoian bilduko dira eta segidan Informa Aktiboa eskainiko dute, etxebizitzaren inguruko herriko albisteekin osatutako zuzeneko saioa. Arra-tsaldeko 19:00etan etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa egingo dute eta gauean kontzertua izango da. Akanpada igande goizean bukatuko da akanpada lekua txukundu ondoren.
BHren atxikimendua
Bildu Hernani plataformak adierazi du bat egiten duela akanpada honekin eta bereziki deia egin du eztabaidara eta manifestaziora joateko.
wEgitaraua
Ostirala 17:
-16:00: Montajea eta apainketa.
-19:00 Arau Subsidiarioen
inguruko hitzaldi eztabaida.
-Afaria eta pelikula.
Larunbata 18:
-Gosaria
-Aztoratzea.
-Bazkari Herrikoia.
-19:00 Manifestazioa.
-Kontzertua.
Igandea 19:
-Gosaria eta kanpamendua txukundu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!