Karmen jaiak uztailaren 16 inguruan izango dira aurten. Kaxko Elkarteak bilera egingo du bihar, ostegunean, Karmenak antolatzeko. Elkarte honetatik jakinarazi dutenez, aurten oso jende gutxi azaldu da prest jaiak antolatzeko eta dei egiten die bizilagun guztiei antolaketan laguntzeko, bestela Karmenak suspenditu beharrean izango baitira. Bilera arratsaldeko 20:00etan da, Kaxko Elkarteko lokalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!