Astigarragara bidea desbiatuko dute asteartean

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 13a, 03:00

Urumeako autobiako obrak direla-eta, Astigarragako bidea desbiatuko dute datorren asteartean, goizeko 09:30etatik 20:00etara, Diputazioko Bide Azpiegitura Departamendutik jakitera eman dutenez. Karabeleko rotondatik Astigarragara joateko, bariante berritik egin beharko da. Karabeleko rotondatik Zikuñagako rotondara, han bariante berria hartu, eta Martindegiko rotondatik barrena Astigarragara. Asteartean, goizeko 09:30etatik arratsaldeko 20:00etara izango dira obrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!