Herri kirolak, artzai txakur erakustaldia eta herri afaria gaur Ereñotzun, besteak beste

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 13a, 03:00

san Antonio eguna dute gaur Ereñotzun, azken aurreko eguna, festen egitarauean. Gaur egun guztian zehar bola txapelketa izango da.

san Antonio eguna dute gaur Ereñotzun, azken aurreko eguna, festen egitarauean. Gaur egun guztian zehar bola txapelketa izango da. Bestalde, 10:30etan Meza Nagusia entzun eta 12:30ak inguruan Herri Kirolak izango dira. Arratsaldeko 18:00etan Artzai Txakur izango da Fagollagan eta 20:30etan Herri Afaria. Bestalde, gaur ere ez dira bertsolariak faltako Ereñotzun. Herri kirolen osteko eta Artzai Txakur txapelketako bertsoez gain, Bertso Antzerkia egingo dute Hernaniko bertso eskolako kideek, 22:00etan hasita. Plaza bete jende dantzan Larunbatean eta atzo jende asko inguratu zen Ereñotzura, jai girora. Larunbat gauean izan zen jenderik gehiena, kontzertuetan eta ondoren. Mestijaia eta Izotzek Ereñotzuko plaza bete egin zuten, eta jendea ‘jo ta su’ aritu zen dantzan. Igandean ere, sagardo probaketan etenik gabe aritu ziren zazpi sagardogileak jendeari serbitzen, eguzkiak lagunduta asko eta asko inguratu baitziren bazkal aurreko pasaixoa egitera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!