Hitzaldiak izango dira hilaren 16 eta 17an, Natza elkarteko ‘Errota’ lokalean, Antziolan. Internazionalista eguna Arbizun izango da, igandean.
aste honetan hasiko dira Jardunaldi Internazionalistak, Euskal Herri osoko hainbat talderen artean antolatuta. Jardunaldi hauekin mezu orokor bat zabaldu nahi dute antolatzaileek: ´internazionalismoa ez da horretan espezializaturik dauden taldeen lana. Erakunde eta talde guztiek, bakoitzak bere esparruan jorratu behar dute`.
Aurten ekitaldi eta topaketa nagusienak Sakanan izango dira, Etxarri-Aranatz eta Arbizun. Baina Hernanin ere izango da zer entzun aste honetan zehar.
Hitzaldiak Natza Elkarteko ‘Errota’ lokalean
Joan den ostiralean prentsaurrekoa izan zen Natza Kultur Elkartearen eta Hernaniko Askapenaren eskutik. Bertan Hernanin izango diren ekitaldien berri eman zuen Askapenak. Zehatz esateko, bideo emanaldi bat eta bi hitzaldi emango ditu Natza Elkarteak, Antziolan ireki duen Errota izeneko lokalean. Bideo emanaldia bihar izango da, asteartea, Venezuelako iraultza bolibiarrari buruz. Lehenengo hitzaldia etzi, asteazkenean izango da, arratsaldeko 19:30etan. Bertan hitz egingo du Colombiako sindikalista batek, herrialde hartako sindikalismoaren egoerari buruz. Ostegunean bigarren hitzaldia entzun ahal izango dute Errotara joaten direnek, Palestinako delegazio batek eskainia.
Bestalde, Natzatik adierazi dute Errota talde guztientzat irekia dagoela eta gonbidapena luzatu diete herriko taldeei lekua erabiltzeko.
Internazionalista Eguna Sakanan
Lehengo urtean Hernanin izan zen Internazionalista Eguna eta aurten Sakanan antolatu dute. Larunbatean ibilaldia eta kontzertuak izango dira Etxarri-Aranatzen, besteak beste. Akanpaleku bat ere jarri dute bertan.
Igandean, Internazionalista Egunean, bazkari herrikoia, ekitaldi politikoa eta musika izango dira Arbizun, beste gauza askoren artean.
wAstea Hernanin
Ekainak 14, asteartea:
Bideo emanaldia Errotan, 19:30etan:
Venezuela Bolivariana: Pueblo y lucha de la IV guerra mundial.
Ekainak 15, asteazkena:
Hitzaldia Errotan, 19:30etan:
De las barricadas a las entrañas del monstruo. Colombia, sindicalismo y derechos humanos.
Ekainak 16, osteguna:
Hitzaldia Errotan, 19:30etan:
Palestina, soberania y territorios, claves para la superación de un conflicto político.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!