san Antonio festek Irubidietan eta Ugaldetxon izango dute gaur jarraipena. Goizean Irubidietan izango da festa eta bola eta toka txapelketarekin hasiko dira, goizeko 11:30etatik aurrera. Segidan Jexux Mari Irazu eta Unai Agirrek bertso saioa eskainiko dute. Tripazorriak isiltzeko hamaiketakoa egingo dute Irubidieta jatetxean.
Arratsalde partean Ugaldetxon izango da festa. Eskuz binakako pelota partiduak jokatuko dituzte auzoko pelotari gazteek, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Segidan afizionatu mailako partidua jokatuko dute Erroizenea eta Argotek. Tartean bertsolariak kantari arituko dira. Arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara toka txapelketa jokatuko da eta bukatzeko, arratsaldeko 20:00etan, Kupela taldeak dantzarako giroa jarriko du. Gaurko egunak emango die bukaera aurtengo San Antonio festei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!