Ikastolako festa gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 12a, 03:00

Urumea ikastolako festa da gaur, Gay Mur eraikinean. Goizeko 10:30etan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen emanaldia izango da Naturaren haserrea. 11:45etan Poxpolo, Mokolo eta Konpainia pailazoen emanaldia dago eta 12:00etan umeen emanaldi eta erakusketen txanda izango da. Eguerdian bazkaria dute ikasle, irakasle eta gurasoek eta arratsaldean gaztelu puzgarriak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!