Donostia-Hernani gaur Altzan, finalaurrekoetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 12a, 03:00

Finalaurreko orekatua espero da gaur Altzan, Donostia eta Hernaniren artean, goizeko 10:45etatik aurrera. Kadeteetako partiduak orekatua dirudi, begiratu batera: Fernandez-Olasagasti Donostiatik eta Arrieta-Salaberria Hernanitik (Grajal lesionatuta dago eta seguruenera ez du jokatuko). Jubeniletan hernaniarrak faborito irtengo dira Aizpitarte eta Gorrotxategirekin. Hala ere, Elejalde-Iraolak bikote txukuna osatzen dute donostiarrentzako. Afizionatuetan Gipuzkoako bi bikote onenek jokatuko dute elkarren kontra: Erroizenea-Mendizabal (azken partidua izan lezake herri artekoan, profesional izan aurretik) Hernaniren izenean eta Dominguez-Baez Donostiarenean. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!