1906garren urtean sortu zuten Hernanin ladrilo refraktario fabrika. 100garren urteurrena ospatzeko meza eta bazkaria izan zituzten oraingo eta lehengo langileek.
‘AMR Refractarios’ Floridako enpresan 100garren urteurreneko ospakizuna izan zuten atzo. 12:00etan meza izan zuten San Jose Langilea eliz parrokian, eta ondorenean fabrika bisitatu eta bazkaltzera joan ziren Fagollaga jatetxera. Gaur egunean lanean ari direnak eta lehen lanean ibilitakoak elkartu ziren atzo eta Fagollagan baziren 130 bat lagun bazkaltzen.
1906an sortua
Ladrilo fabrika sortu zela datorren urtean beteko dira 100 urte. Hostein, Larribal y Compañia enpresak jarri zuen, lehenago zegoen Ignacio Benthen likore fabrikaren ordez. Hamar urte beranduago, 1916an, Bilboko Aristegi familiak erosi zuen fabrika eta berena izan da 1989 urtera arte. Urte honetan japoniarrek erosi zuten eta gaur egun Krosaki Harina CO, Japongo multinazionalarena da. Hain zuzen ere, Hernanikoa da multinazional honek Europan duen enpresa bakarra.
90 langile
Enpresako kideek Kronikari esan diotenez, 90 langile ari dira bertan lanean gaur egun, asko hernaniarrak. Erabat ladrilo refraktarioa egiten dute, bero haundia aguanta lezakeena. Burdingintzarako, porlangintzarako, kobregintzarako eta kristalgintzarako labeetarako ladriloa egiten dute Hernanin eta egindakoaren erdia pasatxo estatuan saltzen dute eta gainontzekoa esportatu egiten da.
Datu guzti hauek eta askozaz gehiago biltzen dituen liburua ari da prestatzen Arantzadi elkartea, 100garren urteurrena dela eta. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!