Beltzeria antzezlana egingo du gaur Biterin Iparraldeko Hiru Punttu taldeak, Antton Lukuren zuzendaritzapean eta Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. ´Euskalduntasunaren alde beltz edo ilunak` izango dituzte mintzagai: ´azken beltza, ekologia, bortizkeria eta zientziaren arriskuak`. Iparraldean eman duten antzezlana da eta moldaketa bat egin du Hiru Punttu taldeak hegoalderako. Gaur, arratsaldeko 19:00etan Milagrosa ermitan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!