Peugeot-ek Hernaniko Santa Barbara autotailerra saritu du

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 11a, 03:00

Peugeot-ek zerbitzu ofizial guztien artean banatzen du saria.

PEUGEOT enpresak urtero sariketa bat egiten du bere zerbitzu ofizialen artean. Saritzen dena da zerbitzu ofizial horien kalitatea, gestio eredua , zerbitzua eta berrikuntza, besteak beste. Hernaniko Santa Barbara autotailerrak 2004 urteari dagokion saria irabazi du ´Estatuko iparraldeko` beste zazpi zerbitzu ofizialekin batean (guztira 80 zerbitzu daude zonalde horretan). Hain zuzen, Hernanikoa izan da Euskadin saria jaso duen lehenengoa eta bakarra. Argentinara bidaia Sariak ez dira nolanahikoak: trofeoaz gain, Argentinara bidaia bat irabazi dute Santa Barbara autotailerrean eta lau bizikleta langile guztien artean banatzeko. Bada urte mordoa Santa Barbarak Peugeot-ekin lan egiten duela, orain 21 urte hasi baitziren agente moduan eta duela bi urtez geroztik zerbitzu ofiziala da. Momentu honetan bost pertsona daude autotailerrean lanean eta bertatik adierazi dutenez asmoa dute jende gehiago hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!