‘El Orisha’, taberna berria ireki dute Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 10a, 03:00

LIZEAGA kalean taberna berria inauguratu zuten atzo arratsaldean (lehenago Egoki zegoen horretan). El Orisha jarri diote izena taberna berriari, bertako kideak, Mikel eta Yiovani, kubatarrak bitira, gainerako langileak bezala. Orisha izenak zerikusi haundia du santeria afro-kubatarrarekin, bertako jainkoei horrela deitzen diete. Betiko eskaintza plater eta koktel kubatarrekin batera Tabernak orain arteko ordutegia izaten jarraituko du eta bertan eskainiko dituzte pintxoak, bokadiloak eta plater konbinatuak, besteak beste. Horretaz gain, kutsu kubatarreko hainbat plater eta edari zerbitzatuko dituzte, koktelak esaterako: mojitoa, kubanito, daikiri eta jai-alai izeneko bat, Kuban ezaguna (izen bereko frontoi asko dago bertan-eta). Atzoko inaugurazioan pintxoak, koktelak eta musika izan zituzten bertara joan ziren guztiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!