Emergentzi kimikoetan abisatuko duten soinu torreak jartzea onartu du Gobernu Batzarrak

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 10a, 03:00

Gobernu Batzarra bildu zen atzo Udaletxean eta erabaki zuten puntuetako bat emergentzia kimikoekin lotura duena da. Hernanin 3 enpresa daude izan lezaketen arriskuagatik Sevesoko legedian sartuta daudenak eta horien inguruan soinu torre batzuk jartzea onartu zuen Gobernu Batzarrak. Torre hauek kapaz dira airean zenbait sustantzia detektatzeko. Udaltzaingoetan egongo da zentralita eta berak jarriko lukete alarma martxan emergentzia kasuan. Alarma hori izango da jendeak emergentzia plana martxan jarri behar duela adierazteko abisua. Udalak onartutakoa Eusko Jaurlaritzarekin hitzartu behar du orain. Horrez gain, Udalak proposatzeko asmoa du Jaurlaritzari, Ereñotzun argi panel bat jartzea bide ertzean, arriskurik baldin bada piztuko dena, udaltzainak edo ertzaintza iritsi aurretik jendea bidean ez pasatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!