Ozenki abesbatza eta rock-a gaur

Kronika - Erredakzioa 2005eko ekainaren 10a

Gaur hasiko dira San Antonio jaiak Ereñotzun. Arratsaldean festa izango dute Txirrita eskolako haurrek eta arratsaldeko 20:00etan Ozenki abesbatzaren kontzertua izango da elizan. Aurten bete ditu 10 urte abesbatzak eta kontzertu berezia izango da. Hernanitik joan nahi duenarentzat autobusak debalde izango da Urbieta kaletik, 19:30etan eta bueltarako ere izango da. Goizaldeko 00:00etan, berriz, auzoko preso, iheslari eta deportatuei omenaldia egingo zaie eta 00:30etan rock kontzertua izango da, Afonia, Kudai, eta The Solano’s Band taldeekin. Bestalde, festen antolatzaileek dei egin dute, biharko ume festara mozorrotuta azaltzeko. Saria egongo da. Horrez gain, igandeko kontzertua Alboka taldeak emango du, Eperrak taldearen ordez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!