Biteriko ikastaroetan egindako eskulanak jendaurrean jarri dituzte

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 10a, 03:00

Erakusketa asteazkenean ireki zen eta hilaren 18ra arte egongo da zabalik, Biterin. Erakusketan ikusgai jarri dituzte tailer ezberdinetan ikasleek egindako eskulanak.

BITERIKO erakusketa aretoa eskulanez beteta aurkituko du egun hauetan bertara joaten denak. Asteazkenean zabaldu zuten erakusketa, urtean zehar antolatutako ikastaroetan ikasleek egindako eskulanekin. Ikastaroak joan den urteko urrian hasi ziren eta bertan parte hartu dute 469 ikaslek. Ikasle gehien Taichi, Yoga eta dantza ikastaroetan izan da, baina pintura, argazkigintza eta haurrektzako plastikan ere ibili da jende mordoa. ´Lan asko egin dute` Pello Goello, ikastaroak koordinatzen aritu da eta Kronikari esan dionez ikasleek ´lan asko egin dute eta hemen dago emaitza`. Erakusketan ikusi daitezke, esaterako, egurrean tailatutako kutxak eta erlojuak, pintura koadroak, zeramika eta kristalezko obrak eta baita haurren tailerrean egindako plastikazko artelanak ere. Aurtengo nobedadeen artean maketa ikastaroa dago. Biteriko erakusketan ikastaro horretan egindako jaiotzak daude ikusgai eta Pellok esan duenez ikastaro horretan parte hartu dutenek asmoa dute jarraitu eta beste maketa batzuk egiteko ´baserriak eta horrelakoak`. Dantza eta antzerkia Bestalde, ekainaren 16an, datorren osteguna, dantza garaikidea eta antzerkiari buruzko ikastaroetan parte hartu dutenen ikuskizuna izango da Biterin 19:30etan, eta hilaren 17an berriz, areto dantzan aritutakoen txanda izango da, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!