Hernaniko koadrila bat urtero joaten da oinez Leitzara, bidean dauden 11 tontorrak igota: Oindi, Aballarri, Adarra, Onddo, Zabu, Antxista, Unamuno, Abadegurutz, Mandoegi, Urepel eta Olaso. Aurten dira 25 urte bide hau egiten hasi zirela eta 23 lagun elkartu dira bide gogorra elkarrekin egiteko. Xabier Arnaiz izan zen orain 25 urte ideia sortu zuena. Lehen bi aldietan egin zuen ibilia eta 22 urte kartzelan egin ondoren aurten ere parte hartu du mendi martxan, 25garren urteurrenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!