Bihar irekiko dute Aranoko kontzejua, Udalak egindako deialdiaren ondoren. Emaitz urnietarra izango da bertako martxa eramango duena eta Kronikari esan dionez egunero irekiko du 11:00etatik 23:00etara (seguruenera astelehenetan egongo da itxita). Jateko gauza normalak izango dira egunero: salda, odolki, txorixo, kroketa, entsalada mista... asteburuetan berriz, txuleta, bakailaoa eta gazta izango da espezialidadea, baina, bestelako gauzak ere egongo dira: babarrunak eta baserriko oilasko eta arkumea enkarguz, esaterako. Emaitzen hitzetan ikusi egin nahi du zer erantzun duen eta joango da poliki-poliki moldatzen.
Kontzejuak terraza txiki bat ere izango du orain udan, plazan bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!