Aralar tabernako mus txapelketako finala jokatuko da gaur eta horren aitzakian festa ere izango da Marsell magoarekin. 3-4garren postua Joxe Arrieta eta Joxe Kijerak jokatuko dute Joxe Luis Mitxelena eta Batista Urretabizkaiaren kontra, 21:00etan. 22:00ak aldean Marsell magoaren emanaldia izango da eta finala 22:45 inguruan: Axier Uranga eta Koldo Loran, Sabino Salaberria eta Andres Beldarrainen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!