Josu Rangel Tilosetan egongo da datorren larunbatean, Jon Mikel eta Adrianekin batera. Hirukote hernaniarrak A duras penas taldea osatzen du.
Rap abeslaria zara, baina zer da rap-a, zer lortu nahi da abesti horiekin?
Sentimenduak adierazi nahi ditugu, abesti inkoformistak dira. Baina beti kontzeptua edo mamia jarraitzen dugu, ez dugu edonola eta edozeren kontra abesten.
Eta nola dira doinua, errima eta horrelakoak?
Dena guk sortzen dugu. Melodia ordenadoreko programa batekin egin daiteke, gero moldatu, abestia egin eta praktikatu egiten dugu sortutako abesti horrekin, biniloekin bada, hobe. Batzuetan bapatean ere abesten dugu, lagun artean.
Nola dago rapa Hernanin, entzuten al da?
Orain lehen baina askoz gehiago entzuten da, SFDK talde Sevillarrak jarri du modan-eta, onerako eta txarrerako, noski.
Larunbaterako prest?
Zerbait prestatzen ari gara. Hala ere, eskerrak eman nahi dizkiot Aritz Usandizagari, jende aurrean abesteko aukera hau emateagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!