Arratibel zinegotzi legal ilegitimoari (I)

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 8a, 03:00

E. F. Shumacher-en idatzi bat oroituz: ´Gure garun normala beti saiatzen da ezkurrak besterik ez garelako ulermena gureganatzen. Gure zoriontasunik handiena, hartaz, ezkur handiagoak, potzoloagoak eta distiratsuagoak bihurtzea litzatekeela. Bainan hori zerrien ametsa besterik ez da. Gure barne izanak askoz ere hobeagoa den zeozeren jakintza eskaintzen digu: Haritz bihurtu gaitezkeela alegia`. Herritarren ilusioaz ari zara, bainan galdera da, zein herritarren ilusioaz eta zer da ilusioa? potzoloagoa bihurtzea? 900 karaktereko aukera honetatik debatea kalera ateratzeko eta aurrez aurre herritarrei, informazioa deszentralizatu, aukera hitzek ezkurraren gezurrera garamatzate zuzen zuzenean. Dagoeneko aurkeztutako planak zuek, herria denaren inguruan dituzuen ideia eta asmoak zeintzuk diren argi erakusten digun arren. Herria den artean Hernaniko herritar bat: Bixintxo Zabala
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!