istak osatzen ari dira Udala eta Etxebide, Antziolako Monteseko larru lantegia zegoen horretan dauden 14 babes ofizialeko etxeetarako
listak osatzen ari dira Udala eta Etxebide, Antziolako Monteseko larru lantegia zegoen horretan dauden 14 babes ofizialeko etxeetarako. 718 eskaera izan dira onartuak eta zerrenda hauetan azaldu ez eta baldintzak betetzen dituztenek ekainaren 21a arte dute erreklamazioak aurkezteko epea, Txema Mercado Etxebitza zinegotziak jakitera eman duenez. Lista probisionala Udaletxeko harreran eta www.hernani.net helbidean dago ikusgai.
Bestalde, ezinduentzako 3 etxebizitzetarako izena eman nahi dutenek ekainaren 21 arteko epea dute Diputazioko ziurtagiria aurkezteko.
Baldintzak
Promozio honetan izena eman ahal izateko Etxebiden izena emana beharko du apirilaren 14a aurretik, eta diru sarrerak frogatu behar dira. Horrez gain, Hernanin enpadronatua beharko du 2001eko urtarrila aurretik edo apirilaren 1 arte. 15 urtean Hernanin enpadronatuak ere sartuko dira.
Marcadok jakitera eman du onartutako zerrenda definitiboa izatean jende aurrean jarriko dela eta zozketa non eta noiz izango den iragarriko dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!