Antton Lukuk zuzendutako antzezlana da, Iparraldeko antzezlari amateurrek egina. Larunbatean, 19:00etan Milagrosan.
‘Beltzeria’ antzezlana egingo du datorren larunbatean Hernanin Hiru Punttu taldeak, Antton Lukuren gidaritzapean. Lau gairen gainean dago osatua antzezlana: ´azken beltza`, ekologia, bortizkeria eta zientziaren arriskuak. ´Euskalduntasunaren lau alde beltz` hauen bueltan ariko dira iparraldeko antzezlari amateurrak, hegoalderako moldatutako bertsioa eskaintzen.
Bederatzi antzezle
Maialen Torre, Maialen Eiherabide, Mailen Fauthoux, Jean-Mari Irigoin, Beñat Bidegain, Hartzea Lopez, Amaia Etxandi, Iñaki Etxeleku eta Mirentxu Ibargarai dira antzezleak.
Dobera Euskara Elkartearen eskutik egingo da antzezlana eta 2 eurotan izango dira sarrerak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!