Diputazio eta Udalarekin zuten bilera izatekoa eta ´egitasmoa betetzeko asmorik baduten` ikusteko ardura hartu dute.
Elkartzen taldeak bilera egitekoa zuen aste honetan Diputazio eta Udal ordezkariekin, bonobusari buruz eta bere postura azaldu du Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Taldeak jakin arazi du bonobusaren aldeko 1.511 firma bildu eta Diputazio eta Udaletxean erregistratu zituztela. Udalari mozio bat osatzea eskatzen zitzaion, eta Udalak mozioa egin ez badu ere, Gobernu Batzarrak onartu zuen eskaera. Hau dio eskaerak Elkartzenek Kronikari esan dionez: ´Hernanin bonobusa ezartzeko beharrezko pausuak emateko ardura hartzen dugu, eta zehatz mehatz honelako ezaugarriak izango ditu: prezioa gutxituko duen bonobus sistema bat ezartzea (erabiltzaile guztientzat), eta pobreziaren mugan daudenentzat bonobus soziala jartzea`.
LurraldeBus
Diputazioan izandako bilera batean beren egitasmoaren berri eman zioten Elkartzen taldeak nabarmendu duenez: LurraldeBus ekimena (Gipuzkoa guztirako bonobus bat). Elkartzenen iritziz ´LurraldeBus-en ikuspegi desarrolistak ikuspegi soziala baztertzen zuela` baieztatu zuten. Hala ere, Diputazioak Elkartzenen proposamena ez zuela guztiz baztertu esan du taldeak eta Udaletxearen zuzeneko partaidetza eskatu zuela.
Bilera honen ostean hiru hilabete berririk gabe egon zirela eta Andoni Amonarraiz zinegotziak berak mugitzen hasi zirenean deitu ziela salatu du taldeak. Orduan Garayar konpainiak bonobusa jartzeko egindako aurrekontua jaso zutela ere bai: ´1,8 miloi erabiltzailerekin 432.000 euroko defizita (74 milioi pzta)`. Elkartzenek bere dudak azaldu ditu aurrekontu honen aurrean eta proposatu dute ´enpresa independiente batek egitea azterketa`. Hala ere aurrekontua hori izanda ere eta Udalak eta Diputazioak defizita erdi bana kubrituta ere Udalari bere aurrekontuaren % 1 eta Diputazioari bere aurrekontuaren % 0,006 suposatuko liokeela nabarmendu du Elkartzenek.
Bilera
Elkartzenek aste honetan zuen izatekoa bilera Diputazio eta Udalarekin eta bilera aurretik jakitera eman zuten Udalak eta Diputazioak ´dagozkien ardurak betetzeko asmorik baduten` ziurtatzera joango direla. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!