Urpekaritza probatzeko ikastaroa datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 7a, 03:00

Urpekaritza probatu nahi duenak Hernaniko igerilekuan izango du aukera datorren larunbatean. Bazkideentzat edo hernaniarrentzat da ikastaroa eta debaldekoa da. Bi turno dituzte egitekoak: goizeko 09:00etan bata eta 11:00etan bestea. Bakoitzean 16 lagunentzako tokia dago eta jende gehiago apuntatuko balitz hilaren 18an ere kurtsoa jarriko du Kirol Patronatuak. Interesatuak kiroldegian eman behar dute izena. Hamabi urtetik gorakoentzat da ikastaroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!