Urrutira joan ziren txapelak

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 7a, 03:00

Bolan Migel Burugain zazpigarren gelditu zen eta Joxe Ugalde bederatzigarren; tokan Leandro Miner zortzigarren izan zen.

BOLAN, hiru hernaniarrak ziren faborito, baina, ez zuten beren mailarik eman joan den larunbatean, Euskal Herriko txapelketan, EreƱotzun. Xeferino Agirre Segurarra izan zen txapelduna (67 brilarekin); bigarren, Antonio Alustiza eta Luix Aizpiolea gelditu ziren 66na brilarekin. Migel Burugain eta Joxe Ugalde hernaniarrak hamar lehenengoen artean egin zuten, zazpigarren eta bederatzigarren, hurrenez hurren eta Ibon Miner atzerago gelditu zen. Toka txapelketa Toka txapelketa ere izan zen larunbatean eta lehen hernaniarra Leandro Miner izan zen, zortzigarren postuan 17 jota. Pedro Oiarbide, berriz, 11garren gelditu zen 16rekin. Txapeldun Amondarain gelditu zen 25 jota. Txapelketa ondorenean, bazkaria izan zen Ur Mia elkartean 100 lagun ingururentzat eta ondoren banatu zituzten sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!