Politenako babes ofizialeko etxeetan sartzeko baldintzak onartu ditu Etxebitzitza Batzordeak

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 7a, 03:00

Hiru bloke dituzte egitekoak hogeita bana etxebizitzarekin eta hirutik bat izango dira babes ofizialekoak. Montesko babestutako etxeetako zerrenda laster aterako da.

Etxeberriko Politena Villa atzekaldean 63 etxe dijoaz eta hauetatik 21 babes ofizialekoak dira. Etxebizitza Batzordeak lehengo astean onartu zituen etxebizitza horien zozketan sartzeko eskatuko dituen baldintzak eta plenoak berretsi beharko ditu orain. Baldintza nagusietakoa da Etxebiden izena emanda egotea, Udalak Etxebideko listak erabiliko baititu zerrendak osatzeko. Hernaniarrentzat Etxebitzitza hauek Hernanin enpadronatuta dauden edo inoiz 15 urte segidan Hernanin bizi izan direnen artean zozketatuko dira. Bi zozketa egingo dituzte segidan: lehen zozketan zerrenda bat aterako da eta bigarren zoketako zerrenda izango da renuntziak dauden kasuan erabiltzekoa. Lehen zozketan pertsona bakarrak eta familiak aukera bera izango dute, baina, renuntziak dauden kasuan pertsona bat baino gehiagoko familiek izango dute lehentasuna. Txema Mercado Etxebizitza Batzordeko buruak Kronikari esan dionez kontuan hartuko da pertsona bakarra edo familia izan etxe bat edo beste adjudikatzeko, neurri desberdinetakoak baitira. Bestalde, 21 etxebizitzetatik bat egokitua dago elbarritasun fisikoren bat duen jendea bizi ahal izateko eta elbarritasunen bat duen jendearen artean zozketatuko da etxe hori. Montesekoa aurrera Bestalde, Antziolan, Montes larrulandegia zegoen horretan ere badira babes ofizialeko etxebizitzak. Zozketan sartzeko baldintzak onartuak daude udalean eta zozketan sartuko den jendearen lista probisionala ari dira osatzen udala eta Etxebide. Udaletik jakitera eman dutenez laster jarriko dute lista probisional hori Udaletxeko arkupetako panelean eta 15 egun izango dira alegazioak aurkezteko. Hala ere, listetan egonda ere ez da oso xamurra izango tokatzea, Etxebidetik jakitera eman dutenez baldintzak betetzen dituzten 719 eskari baitaude eta 11 etxebizitza jarriko dira zozketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!