Hernanik ez du zorterik izan asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 6a, 03:00

Hernaniko waterpolo taldeek ez dute zorterik izan asteburuan. Mutilen aurreneko taldeak Federazio Kopako partidua zuen Bilboko Maristasen kontra eta 4 eta 6 galdu zuen. Datorren astean Bilbora joatea tokatzen zaie hernaniarrei eta mailaz igotzeko 4 tantoko diferentzia atera beharko dute. Nesken taldeak ere 1 eta 8 galdu zuen UPNAren kontra. Euskal Herriko Kopa irabazteko datorren astean 8 tantoko diferentzia atera beharko die nafarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!