Arau Subsidiarioak bertan behera uzteko eskatu dute herriko hainbat taldek

Kronika - Erredakzioa 2005eko ekainaren 6a

AGERPENA egin zuten herriko hainbat taldek larunbat eguerdian Arau Subsidiarioen proiektu proposamenari Udalak emandako hasiera onarpena atzera botatzeko eta prozesu parte hartzaile bat hasteko eskatuz. Agerpenean izan ziren: Elkartzen, Ate Joka, Bildu Hernani, Hernaniko Segi, Hernaniko LAB, Hernaniko Askatasuna eta Hernaniko Batasuna. Adostutako 3 arrazoi Aurkezpenean azaldu zutenez talde bakoitzak Arau Subsidiarioen inguruko irakurketa propioa egiten duen arren 3 arrazoietan bat egiten dute. Arau Subsidiarioek proposatzen dute hazkundea desorekatua dela diote eta ez diotela herritarren beharrei erantzuten. Bestetik, Arau Subsidiarioek egungo lurraren okupazioa bikoizten duela diote eta horrek ekarriko duten biztaleentzat ez direla aurrikusten zerbitzu komunitario berriak: jardinak eta gune berdeak, besteak beste. 3garren arrazoiak metodologiarekin zer ikusia du, diote herritarren eta eragile sozialen parte hartzea ez dela bultzatzen eta arau hauek antidemokratikoak direla. Atxikimenduak Larunbateko aurkezpenean azaldu zuten talde eta pertsona gehiagoren atxikimendua bilatzen ari direla. Bestetik herritarrei jakinarazi nahi diete alegazio orriak jarriko dituztela eskura eta kalean izango direla hauek jasotzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!