iÑAKI arratibel, Hirigintza Zinegotziak, Bildu Hernanik egindako adierazpenei erantzun die Kronikara bidalitako idatzi batean. Arratibelek dio, Batasuna gobernuan zegoen garaia gogoratuz, Batasunak promotoreen interesen arabera egiten zuela hirigintza eta dena ondo lotuta uzten zuela, inolako aldaketa aukerarik eman gabe. Arratibelek dio Diputazioak berak ez zuela onartu ´metodo partikular honen bidez` Arau Subsidiarioetan aldaketa gehiagorik egitea. Honekin batera dio: ´egungo Gobernu Taldeak kalera atera ditu Arau Subsidiarioak eta BH duen arazoa da agerian geratzen dela bere garaian egin zuen politika`.
Etxebizitza
Arratibelek adierazi du BHk ez duela inolako aportazio konstruktiborik egiten eta dio, Batasuna gobernuan zegoenean, ez zela gai izan babes ofizialeko etxeen proiekturik aurrera ateratzeko. Adibide bezala aipatzen ditu Florida, Sagastiya edo Antziolako proiektuak eta dio gobernu talde berri bat etortzea beharrezkoa izan zela Batasunak egin nahi zituen prezio libreko etxebizitzak murriztu eta babes ofizialekoak egiteko.
Industria erdigunetik atera
Hirigintza Zinegotziak dio ulertezina dela BHk Arau Subsidiario hauek baztertzea, erdigunetik industria ateratzea proposatzen dutenean. Proposamen honek herriarengan ilusioa sortu duela dio. Bukatzeko adierazi du Hernanik ez duela hainbeste ´katastrofismo` behar eta zorionez badaudela herritarrak aportazioak egiten dituztenak.