Federazio eta Euskal Herriko kopa jokoan

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 5a, 03:00

Hernanik zita garrantzitsua du gaur kiroldegiko igerilekuan. Mutilen aurreneko taldeak mailara igotzeko eta federazio kopa eskuratzeko irabazi egin behar baitu, gaur Maristasen kontra jokatuko duen partidua. Eguerdiko 12:00etan hasiko da. Nesken taldeak Euskal Herriko Kopa du jokoan eta horretarako Nafarroako UPNAko taldearen kontra gogor ekin beharko dio. Partidua eguerdiko 13:00etan da, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!