Kejak eguzki plakak jartzeko eskaerek ezezkoa jaso dutelako

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 5a, 03:00

Udalak dio lur ruralean ezin direla eguzki plakak jarri, ez badaude etxebitza, negutegi edo horrelakoetara lotuta.

hERNANIKO hainbat bizilagun kejatu egin dira Udalak ezezkoa eman dielako bere terrenoetan eguzki plakak jartzeko eskaerei. Bizilagun horietako batek, Kronikari adierazitakoaren arabera, duela 2 urte Iberdrolaren karta jaso zuen esanez bere terrenoak egokiak zirela eguzki plakak jartzeko. Hori ikusita EVEra jo zuen (Ente Vasco de la Energia) eta bertan esan zioten subentzioak zeudela horrelakoetarako. Plaka jartzera animatu eta Errenteriako Ekain Taldea enpresarekin ere harremanetan jarri zela adierazi dio bizilagun honek Kronikari. Bertan azaldu zioten aurreneko Udalari eskaria egin behar ziola. Udalaren ezezkoa Udalean eskaera aurkeztu zuen bizilagun honek eta bertan ezezkoa eman zioten bere eskaerari. ´Nere terrenoa rurala dela eta nere eskaria gai industrialei lotutakoa zela esan zidaten, nere lurretan ezin dela horrelakorik egin` azaldu dio Kronikari. Horrekin batera dio bere ustez eguzki plakak ez direla eraikuntza bat eta terreno horretan eguzki plakak jartzeaz gain ardiak ere izan ditzakeela. Bizilaguna Udalaren jarreraz kexu da: ´asko hitz egiten dute Agenda 21 eta garapen jasangarriaz eta gero horrelako proiektuei oztopo jartzen diete. Beraien intereserako denean nahi dutena egiten dute lurrekin` dio. Udala: ´Eguzki plakak ez daude etxebizitzari lotuta` Udalak Kronikari adierazi dionez Udalak ezezkoa eman dio eskaera honi eguzki plakak ez daudelako ez etxebizitzari lotuta ezta negutegi, ikuilu edo horrelakoetara ere. Eguzki plakak terreno ruralean jarri ahal izateko nekazal aktibidade batekin lotuta egon behar dutela adierazi dio Kronikari Udalak. ´Bere eskariari baiezkoa emateko lur horrek urbanizablea behar luke izan` dio. Cuesta la muerteko eguzki plakak adibide bezala jarriz Udalak dio horiek negutegi batekin lotuta daudela eta horregatik eman zitzaiola baimena. Plaka gehiago jartzeko baimenik ez Bestetik Kronikak beste keja bat jaso du dagoeneko 3 eguzki plaka dituen bizilagun baten aldetik. Plaka gehiago jartzeko baimena eskatu, eta Udalak ezezkoa emanda, alegazioa aurkezu zuen otsailean. Bizilagun honek ez du Udalaren ezezkoa ulertzen eta kexu da alegazioaren erantzunik ez duelako jaso.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!