Urpekaritza ikastaroak igerilekuan

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 4a, 03:00

Buzeoa probatu nahi duenarentzat ikastaroak emango dira ekainaren 11ean kiroldegian (jende asko apuntatzen bada 18an ere bai). 12 urtetik gorako jendearentzat dira eta goizeko 09:00etan eta 11:00etan izango dira klaseak. Debalde dira klaseak, hernaniarrentzat edo kiroldegiko bazkideentzat. Izen ematea kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!