Bazkari herrikoia, auzokoen arteko kirolak eta `Osiñaga Jazz Band´ gaur festetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 5a, 03:00

Gaurko egunarekin bukatuko dira Osiñagako festak. Atzo ere izan zen giroa auzoan.

oSIÑAGAKO festek gaur izango dute jarraipena eta atzokoan bezala, euririk botatzen ez badu, egun pasa polita egiteko aukera izango da. Eguerdiko 12:00etan Rafa eta Txuriari lore eskaintza egingo zaie. Segidan pelota txapelketako finalak jokatu dira. Eguerdiko 13:00etan Osiñaga Jazz Band taldeak musika emanaldia eskainiko du eta segidan bazkarian bilduko dira auzokoak eta lagunak. Indarrak hartuta arratsaldeko 17:00etarako auzo kirolak antolatu dituzte: trontza, txinga eta soka-tira, besteak beste. 20:00etan Xarpe taldearekin dantzaldia izango da . (3. orrialdea).
wGaur Osiñagako festetan 12:00etan: Rafa eta Txuriari lore eskaintza. 12:30etan: pelota partiduko finalak. 13:00etan: Osiñaga Jazz Banda taldearen emanaldia, eta Telleria eta Peñagarikano bertsolarien saioa. 14:00etan: bazkari herrikoia. 17:00etan: Gure Ametsa dantza taldearen emanaldia. Segidan: auzo kirolak. Trontza, txinga, soka-tira, zaku karrera,.. 20:00etan: dantzaldia Xapre taldearen eskutik.
Imanol ‘Paolla’ izan zen garaile abere deman
Aurten lehenengo aldiz izan da abere dema Osiñagako festetan eta jende dezente erakarri zuen norgehiagokak. Imanol Paolla eta Antton Guardiren zaldiek 800 kiloko harria eraman zuten arrastan eta azkenean Imanol Paolla izan zen garaile, 59 luze eginda. Antton Guardiren zaldiak 54 luze eta erdi egin zituen. Aldetik aldera 21 metroko luzera zuen plazak.
Binakako pelota txapelketa Binakako pelota partiduak ere izan ziren atzo Osiñagan. Finalaurreko partiduetan Bergaretxe anaiak Joxe eta Mikelen kontra aritu ziren. Beste partida jokatu zuten Iker eta Jonek, Felix eta Juantxoren kontra. Gaur jokatuko da finala, eguerdiko 12:30etan, Arriatsu eskolako frontoi txikian. y
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!