Ekainak 4, denok ‘El Diario Vasco’ra

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 4a, 03:00

Euskal Herrian Euskarazek urte asko daramatza euskararen normalizazioa sustatu nahian. Oraingoan hedabideen arloan hasi gara lanean. Azken bi asteetan sinadura bilketan egin dugu herrian hedabideak euskalduntzearen alde. Honetan herritar askok hartu du parte eta honekin argi gelditzen da herritarron nahia, hau da, euskararen normalizazioa. Beraz, ekainaren 4an El Diario Vascok Donostiako Ibaeta auzoan duen egoitzaren aurrean, eguerdiko 12:00etan egingo den kontzentraziora joateko deia luzatzen dizuegu. Euskararen normalizazioa bermatzeko borrokan beharrezkoa da denon parte hartzea.

Leire Alvarez eta Irati Lopez, EHEko kideak
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!