Arrisku kimikoentzako alarma sistema jarriko dute Lastaolan Udalak eta Jaurlaritzak

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 4a, 03:00

Hirigintza Batzordea izan zen atzo Udaletxean. Bertan arrisku kimikoetaz hitz egin zuten. Izan ere, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak akordio bat sinatuko dute Epele eta Lastaola aldean alarma sistema bat jartzeko. Alarma honek herritarrak abisatuko lituzke, produktu kimiko arriskutsuen jariorik gertatuko balitz. Alarma sistemaren gastuaz eta mantenimenduaz Eusko Jaurlaritza arduratuko litzateke. Udalak argi indarra eta alarma sistema instalatzeko lekua jarri beharko lituzke batetik, eta bestetik komunikazio kanpainak egin beharko ditu herritarrak informatzeko arrisku egoera batean nola jokatu behar den: leihoak eta ateak itxi eta hauen zirrikituak estali besteak beste. Europatik datorren normatiba 1972an Italiako Feveso herrian enpresa kimiko batek istripua izan eta sekulako isurketa gertatu zen, ondorio oso larriekin. Ordutik Fevesoko direktiba izeneko normatiba sortu zen eta horrek erregulatzen ditu enpresa kimikoek izan ditzaketen isurketak. Hernanin 3 dira produktu kimiko arriskutsuekin aritzen diren enpresak: Electroquimica, Arkema (lehengo Atofina) eta Bakelite. Hiru enpresak Lastaola eta Epele inguruan daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!