Eguerdiko txupinazoak emango die hasiera Osiñagako festei

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 4a, 03:00

GAUR hasiko dira Osiñagako jaiak eta goizetik goizaldeko ordu txikiak arte egitarau zabala antolatu dute. 14garren urtea da Osiñagako festak egiten direla eta auzoko giroa piztu eta astebukaera pasa ederra egiteko aukera emango dute. Festetako aurtengo nobedadea abere dema izango da, aurreko urteetan izan diren segalarien ordez. Imanol Paolla eta Antton Guardiren zaldiak ariko dira lehian 800 kiloko harriarekin, zeinek metro gehiago egin. Abere dema arratsaldeko 17:00etan izango da. Bestetik, erakusketa ere antolatu dute aurreko urteetako festetako argazkiekin. Erakusketa asteburu osoan egongo da Arriatsu eskolan. Bihar ere festa Bihar ere izango da festa Osiñagan eta eguerdi partean egingo duten bazkari herrikoira 80 bat pertsona joatea espero dute antolatzaileek. Horrekin batera Osiñaga Jazz Band taldearen emanaldia, pelota, herri kirolak eta dantzariak ere izango dira. Gaur Osiñagan 10:00etan: mountain bike haurrentzat eta hamaiketakoa Arriatsun. 12:00etan: txupinazoa eta haur jolasak. 17:00etan: abere dema: Imanol Paolla eta Antton Guardiren zaldiekin. Segidan: auzokoen arteko pelota partiduak. Segidan: Hernaniko eskolako bertsolarien saioa. 19:30etan: sagardo eta bakailu dastaketa. 23:00etan: dantzaldia Laiotz taldearekin. Atsedenaldian: musika saioa Iker DJaren eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!