Joan den igandean Ibilaldiaren barruan antolatutako partiduak jokatu zituzten Hernaniko alebin eta benjaminek, Durangokoen kontra. Bi partidu amistosoak Abadiñon jokatu ziren eta ikusle asko eta primerako giroa izan zuten. Bestalde, infantil mailan torneo garrantzitsua jokatu du Hernanik Ordizian, beste 11 talderekin. Quesos Entrepinaresi irabazi egin dio Hernanik eta Salies de Bearn talde frantzesari ere irabazi egin dio. Hazparne eta Hendaiaren kontra, berriz, galdu egin zuten hernaniarrek. Seniorren taldeari dagokionez, Zarautzi 37-6 irabazita Euskadiko Kopan da Hernani eta finala larunbatean jokatuko dute, 16:30etan, Zarautzen, UPV Bilbaoren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!