Hernaniko ikastetxeetan sagarra eta sagardoari buruzko gaiak lantzea onartu du Hezkuntza Batzordeak

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 1a, 03:00

Hernaniko ikastetxeetan sagarra eta sagardoari buruzko gaia lantzeko diru laguntza ematea onartu zuen atzo Hezkuntza Batzordeak. Artelatz ingurugiro zerbitzuak prestatuko du materiala eta asmoa da sagardoaren munduaren garrantziaz herriko gazteak jabetzea. Proiektua DBHko lehen mailako 154 ikasleri egongo litzateke zuzendua eta DBHko bigarren mailako 115 ikasleri. Proiektuak 10.560 euroko au-rrekontua du lehen urterako eta merkeagoa izango litzateke bigarren urtetik aurrera. Diru laguntza eskaera Atzo onartutako beste puntu bat Eusko Jaurlaritzari diru laguntza eskatzea izan da, hastapeneko tailerretarako. Sukaldaritza eta mekanika tailerrak dira hauek, DBHko graduatua atera gabeko ikasleei zuzenduak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!