‘Haragi Eguna’ izango da larunbatean eta pintxoak izango dira aukeran

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 2a, 03:00

BERRIAK merkatari eta ostalarien elkarteak Haragi Eguna antolatu du larunbat honetarako. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera saltxitxa eta saiheski pintxoak jarriko dituzte salgai, pure patatarekin batera Gudarien Plazan. Edariak ere jarriko dituzte salgai: ura, sagardoa eta ardoa. Salmentan ateratako dirua Angel Olarani bidaliko zaio, Etiopiako haurrekin lanean jarraitu ahal izateko. Berriak elkartetik jakinarazi dutenez aurten ez dute txekorra plazan erreko ´gastu haundia baitu` azaldu dute. Bestetik, hegazti harrapariak ekarriko dituzte plazara eta hauen abileziak ikusteko aukera izango da.
8 urtez jarraian Haragi Eguna dagoeneko 8 urtez jarraian antolatu du Berriak elkarteak eta diotenez jendeak gustora hartzen duen eguna da. Festa hau herriari bizia emateko eta herriko harategiak bultzatzeko egiten dute, batez ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!