Saiheski, saltxitxa eta patata purea asetu arte

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 5a, 03:00

hARAGI eguna antolatu zuten atzo Berriak, merkatari eta ostalarien elkarteak. Haragi errearen usainak erakarrita jendea bildu zen plazan eta erraz jan zituzten prestatutako haragi pintxoak. Pintxo salmentan bildutako dirua Etiopiara bidaliko dute, Angel Olaran misiolari hernaniarrak bertako umezurtzekin egiten duen lanarekin jarraitu ahal izateko. Ikuskizuna ere izan zen atzo plazan, izan ere animalia harrapakarien erakustaldia izan zen. Hurbildutakoak ahoa bete hortz gelditu ziren metrotik gorako sugeen indarra ikusita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!