Zikloetako izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 31a, 03:00

Hernani Institutuan zikloetako izen ematea bihar zabalduko da eta datorren asteazkenera arte egongo da izena emateko aukera. Aukeran dauden zikloak dira: erdi mailako bi: Mekanizazioa eta Ekipo eta Instalazio Elektronikoak; goi mailako hiru: Proiektu Mekanikoen Garapena, Instalazio Elektroteknikoak eta Gizarte eta Kultur Animazioa. Erdi mailako zikloetan sartzeko DBH egina behar da eta goi mailakoetan sartzeko Batxilerra egina. Ziklo gehienak 2 urtekoak dira eta ikasketa bukaeran enpresatan praktikak egin behar dira hilabete batzuetan. Hernani Institututik jakitera eman dutenez, ikasketak bukatzean kolokazio tasa oso haundia da ziklo hauetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!