Diputazioak aztertuko du Errekaldeko bidegurutzea

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 31a, 03:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak Errekaldeko bidegurutzean azterketa bat egiteko konpromezua hartu du, Andoni Amonarraiz Udaleko Zerbitzu Publikoetako buruak jakitera eman duenez. N1ean reduktorak jartzeko Udalak egindako eskaria ez da bideragarria, Diputaziotik jakitera eman dutenez, eta GI 2132 errepiderako sarrera (Errekaldetik Hernanira datorren bidea) estutzea izan liteke erremedioetako bat, kotxeek abaila jaitsi dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!