Bukatu dira Santa Barbara eta Karobi elkarteetako mus txapelketak eta sariak ere banatu dituzte. Santa Barbaran txapeldun Txanpi eta Mauri gelditu dira (ezkerreko argazkian ez daude berak txapelekin, suplenteak baizik); eta bigarren, Garmendia I-Garmendia II gelditu dira.
Karobi elkartean, berriz, txapeldun Mikel-Joxe gelditu dira; bigarren, Rafa-Jose; hirugarren, Pascual-Blas eta laugarren, Txema-Andoni (eskubiko argazkiak daude sarituak).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!