Osiñagako festak dira asteburuan eta abere dema izango da nobedadea

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 31a, 03:00

Larunbat eta igandean egun guztiko festa antolatu dute. 14garren urtea da Osiñagako festak antoltzen direla. Aurtengo nobedadea abere dema izango da.

oSIÑAGAKO festak dira datorren asteburuan, ekainaren 4 eta 5ean. Osiñagakoak izaten dira Hernaniko auzoetan lehenengo festak eta urtero bezala haur, gazte eta helduek gozatzeko moduko asteburua antolatu dute. Urteroko ekintzetaz gain, aurtengo nobedadea abere dema da, aurreko urteetan izan diren sega apustuen ordez antolatua. Osiñagako festak duela 14 urte hasi ziren antolatzen eta ordutik urtero-urtero, fetxa hauetan izaten dira. Antolatzaileen hitzetan festa apalak dira : ´Eguraldiaren arabera izaten da asistentzia eta urte sasoi honetan gauza asko izaten direnez, nahiko festa apalak dira` azaldu dute.
Larunbatean zaldi dema eta bertsolariak Larunbat goizean bizikleta hartu eta auzoan zehar lasterka ibiltzeko aukera izango dute haurrek. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera ofiziala festei eta arratsaldeko 17:00etan abere dema antolatu dute Imanol Paolla eta Antton Guardiren zaldiekin. Auzokoen arteko pelota partiduak emango dio segida arratsaldeari eta indarrak berritzeko sagardo eta bakailu dastaketa egingo dute. Gauean Laiotz taldeak girotuko du festa eta tartean Iker DJaren saioa izango da.
Igandean bazkaria, musika eta dantza Igande eguerdian Rafa eta Txuriari lore eskaintza egingo diete. Segidan auzokoen arteko pelota txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Osiñaga Jazz Bandak kontzertua eskainiko du 13:00etan eta bukatzean Telleria eta Peñagarikano bertsolariak ariko dira kantari. Eguerdian bazkari herrikoia egingo dute eta antolazaileek espero dute 80 bat pertsonak parte hartzea.


wEgitaraua Ekainak 4, larunbata. 10:00etan: mountain bike haurrentzat eta hamaiketakoa Arriatsun. 12:00etan: txupinazoa eta haur jolasak. 14:00etan: bazkaria antolatzaileentzat. 17:00etan: abere dema: Imanol Paolla eta Antton Guardiren zaldiekin. Segidan: auzokoen arteko pelota partiduak. Segidan: bertso saioa Hernaniko eskolako bertsolariekin. 19:30etan: sagardo eta bakailu dastaketa. 23:00etan: dantzaldia Laiotz taldearekin. Atsedenaldian: musika saioa Iker DJaren eskutik. Ekainak 5, igandea. 12:00etan: Rafa eta Txuriari lore eskaintza. 12:30etan: pelota partiduko finalak. 13:00etan: Osiñaga Jazz Bandaren emanaldia, eta Telleria eta Peñagarikano bertsolarien saioa. 14:00etan: bazkari herrikoia. 17:00etan: Gure Ametsa dantza taldearen emanaldia. Segidan: auzo kirolak. Trontza, txinga, soka-tira, zaku karrera,... 20:00etan: dantzaldia Xapre taldearen eskutik. Osiñagako jaietako argazki erakusketa izango da asteburu osoan. Arratsalde partean dantza emanaldiak eta herri kirolak izango dira. Gauean Xapre taldearen dantzaldia izango da, eta igande egun osoan zehar ere beraiek arituko dira soinu doinuz festa girotzen.
Argazki erakusketa Asteburu osoan auzoko festetako argazki erakusketa jarriko dute Arriatsun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!